X
Igo

Proiektuak

Sektoreko profesionalak heztea

Bertako produktuen dastatze probak diseinatzeaz gainera, hemengo ekoizleak bisitatzeko txangoak ere antolatzen ditugu, kalitateko produktuak bertatik bertara ezagutu ahal izateko.

Ikatz parrila eta arranparrila elektrikoko ikastaroak

Cebanc eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean, sektoreko profesionalak prestatzeko parrilako ikastaroak ematen ditugu.

Euskal Herriko parrila eta burruntzi txapelketak

Gure parrilari profesionalak aintzat hartuak izan daitezen saiatuko gara, arkumea erretzeko antzinako erak berreskuratzeko, komunitateen arteko turismoa bultzatzeko… hori bai: ekitaldietan tokian tokiko produktua baliatuz beti ere, eta ateratzen diren irabaziak GKE-ei (Zaporeak, Etiopia Utopia, Beasaingo Futbol Kluba, etab.) entregatuz.

Gure gastronomia helmuga turistiko gisa esportatzea

Urteotan, estatuko zein nazioarteko ekitaldi zenbaitetan parte hartu dugu, hala nola Paris, Bordele, Wiesbaden, Llerena, San Sebastián Gastronomika… hainbat showcooking eginez, ospakizunetako afarietan esku hartuz, etab.
Gastronomia tradizionalari helduta, geure produktua eta geure lurraldea helmuga turistiko izan daitezen sustatzen ditugu.

Mantala Basque Gastronomy

Basque Culinary Center-ek bultzatu eta Hazi-ren laguntza izan duen Mantala ekimeneko kide gara. Gure helburua, gastronomia alorreko hainbat eragilerekin elkarlanean aritzea da, euskal gastronomia agerian jartzeko eta sustatzeko proiektu estrategikoak sortuz.

Erakundeekiko elkarlana

Elkartea sortu zen unetik gaur arte, erakundeekin elkarlanean jarraitzen dugu hainbat proiektutan, euskal gastronomiaren iraunkortasuna, digitalizazioa eta hobekuntza lortzeko.

Liburugintza

Edorta Agirre idazlearen “Amantala ta mantela” (2022) liburuaren edizioa lagundu dugu.
Aurten, lurraldeko mapa gastronomiko modukoa izango den liburua plazaratzeko proiektua dugu; idazlan horretan hainbat sukaldarik sukaldaritza tradizionaleko beren errezetak erakutsiko dituzte; sukaldaritza tradizionala bai, baina gaurko teknika eta gainerakoetara egokitua.

Sukaldaritzako Euskal Institutua

Gure Herriko sukaldariei bikaintasunaren bila lagundu behar diegula-eta, Gastronomiaren Euskal Akademiarekin lankidetzan, Sukaldaritzaren Euskal Institutua sortu genuen, identifikazio-ezaugarri propio bat sortzeko; horrek balioko du, alde batetik, oso ondo ari diren sukaldariak sendotzeko eta, bestetik, bereizgarri hori erdietsi nahi dutenei gure laguntza osoa eskaintzeko, kualifikazio teknikoan, hainbat arlotako prestakuntzan eta abarretan lagunduz.
Horretarako, sukaldaritza tradizionaleko jatetxe baten bikaintasuna ezagutaraziko duen dekalogo bat sortuko dugu, eta hainbat komunitatetako sukaldarien, estatuko eta nazioarteko gastronomia-kazetarien, sukaldaritza-eskolen, Basque Culinary Centerren, gastronomia-kofradien eta ekoizleen iritziaz eta lankidetzaz baliatuko gara.

Logo_Jakitea_color

Non gauden

Igara bidea 15, Baxua
20018 Donostia – Gipuzkoa

Kontaktua

kaixo@jakitea.eus