X
Igo

Jakitea

Jakitea

Euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea helburu duen elkartea

Gure erronka: produktuan oin hartutako betidaniko sukaldaritza, gertukoa, kalitatekoa, gure Herriko ehundaka jatetxe tradizionalek emaniko bermearekin.

Euskal gastronomia tradizionalaren alde jardun, tokian tokiko produktua ezagutarazi eta produktoreak sustatzea xede hartuta, JAKITEA elkartea 2009an sortu zen

Orduan, Xabier Zabaleta gidari eta sustatzaileak deiturik, honakoak bildu ziren: Mikel Corcuera, Noticias de Gipuzkoa-ko kazetari eta kritiko gastronomikoa; Peio García Amiano, Diario Vasco-ko kazetari eta kritiko gastronomikoa; Edorta Agirre, elikaduran aditutako idazle eta Berria-ko kazetari gastronomikoa; Josema Azpeitia, Ondojan.com-eko kazetari gastronomiko eta Basque Culinary Center-eko irakaslea, eta Xabier Zabaleta bera, Aratz jatetxeko sukaldari eta arduradun, eta ekimen honen sortzailea. Bilera hartan, euskal sukaldaritza tradizionala sustatu eta ezagutaraziko zuen elkarte bat sortzeko oinarriak finkatu ziren.

Gure oraingo xedea da Gipuzkoa helmuga turistiko eta gastronomiko gisa sustatzea ez ezik, bestelako alorretara ere zabaltzea: ikastetxe, enpresako jantoki, elkarte gastronomiko eta antzeko horietara.

Gure sukaldaritzaren euskarriak zaporea, produktua, teknika eta ezagutza direla ikusten dugu, argi eta garbi.

Gure jakintza tradizionala zabal dadin sustatzea da, ezer galdu gabe, belaunaldiz belaunaldi transmititu dadin, gure sukaldaritzak eta gure nortasunak bizirik iraun dezaten.

Gure produktuei helduta goaz bilakatze bidean aurrera

Lehen sektorearekin besoz beso dihardugu sukaldaritzan.
Era berean, tokian tokiko produktoreekin elkarlanean eta elkarlaguntzan jarduten ahaleginduko gara, galtzailerik izango ez duen ekonomia zirkular baten mesedetan, egiazko zapore tradizionala babesteko.
Logo_Jakitea_color

Non gauden

Igara bidea 15, Baxua
20018 Donostia – Gipuzkoa