X
Igo

Esker ona

Esker ona

Jakiteak eginiko lana eskertzen dugu

JAKITEAren ibilbidean, bai tanto elkarteak, bai bertako kideetako batzuek hainbat sari eta aintzatespen jaso dituzte gastronomiaren, ostalaritzaren eta sukaldaritzaren alorretan egin duten lanagatik.

2023

Balmasedako “Putxera – Olla Ferroviaria” kofradiak ohorezko sari bat eman zigun, euskal sukaldaritza tradizionalaren eta bertako eta Km0 eta labeldun produktuen alde egindako lanagatik.

2021

Idiazabal Gazta Ebaketa, Ordizian, Artzai-Egunean. Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Ordiziako Udalak Idiazabal gazta berria ebakitzeko ohorea eman diote Xabier Zabaletari, Jakitea elkarteko lehendakari den heinean, Idiazabal gaztaren alde jarduteko hartutako konpromisoagatik.

2020

Euskal Gastronomiaren Akademia, “Jose Maria Busca Isusi” saria: Euskal gastronomiarekin zerikusia duen pertsona edo elkartea.

2019

Xabier Zabaleta eta Juan Manuel Garmendia, Jakitea elkarteko lehendakaria eta lehendakariordea, hurrenez hurren, Getariako San Anton jaian “Mahasti Jaun” izendatu zituen elkarteak Getariako Txakolinaren alde egindako lanagatik.

Loinazko San Martin ospakizunean, bere urteroko kapituluan, Beasaingo Odolkiaren Kofradiak bertako Ohorezko Kide izendatu zuen Jakitea.

Ordiziako Artzai Egunean, Idiazabal Gaztaren Kofradiak Ohorezko Makila eman zion Jakitea elkarteari, Idiazabal gazta sustatzeko eta babesteko egindako lanagatik.

2018

Xabier Zabaletak garrantzi handiko saria jaso zuen Lumagorri firmatik, euskal oilasko autoktonoaren defentsan jardutearren.

2014

Xabier Zabaletak, Jakitea elkartean eginiko lanagatik, Artzai Gazta elkarteak emandako Zilarrezko Kaikua saria jaso zuen 2014an, Basque Culinary Center-en, “Artzai Gaztarekin nazioarteko proiektuetan eta gure gaztaren sustapenean izandako lankidetza zuzenagatik”.

Euskal gastronomia sustatzeko eta garatzeko bidean gure proiektuak jaso duen aintzatespena eskertzen dugu Jakitea elkartean

Logo_Jakitea_color

Non gauden

Igara bidea 15, Baxua
20018 Donostia – Gipuzkoa

Kontaktua

kaixo@jakitea.eus