
2019 urte berezia da guretzat, 10 urte betetzen ditugu, hamarkada oso bat osatu dugu gure elkarkide, babesle, laguntzaileak bidelagun izan ditugula. Hainbat asmo, lanez eta zinez, jakinda egunero 0tik hasi behar genuela. Milaka bilerek, ilusio eta asmoek lortu dute gure ekitaldiak, bidaiak aurrera ateratzea. Eta hamarkada berri bat hasi dugu, berri indartuta eta gogo haundiarekin.
Atzean geratzen dira bizitakoak eta egunero gure iturria bizitakoaz betetzen dugu.
Orain aurrera pauso berri bat eman nahi dugu: gure komunikazioa areagotu nahi dugu eta horregatik gaurkoan gure webgune berria aurkezten dizuegu:
Bertan, gure berri izango dezute. Zer da Jakitea? Zein dira elkartearen helburuak? Gure ekitaldien berri izango dezute. Gure elkarkideen informazioa izango dezute, babesleak eta abar.
Poliki-poliki berriak jasotzen eta osatzen joango gara. Hilabetero blogean igoera berri bat. Ondojanen Jakiteak duen atalean, hilabetero, jatetxe berri bat ezagutzeko aukera izango dugu ere, hau dena Josema Azpeitiaren eskutik izango da.
Sare sozialak ere indartu ditugu: facebook eta instagramen bidez gu jarraitzeko aukera izango dezute. Animatu zaitezte!
Hortaz, Ongi Etorri www.jakitea.eus webgune berrira!!
Bejondeizuela!
Comments are closed.