Jakitea Elkarteko sortzaileak 2009. urtean Aratz Erretegian bildu ziren; Xabier Zabaleta (Aratz Erretegia) proiektuaren ideologoa, Josema Azpeitia (Ondojan, Kritiko gastronomikoa, idazlea eta BCCeko irakaslea), Mikel Corcuera (Kritiko gastronomikoa, Noticias de Gipuzkoa), Peio Garcia Amiano (Kritiko gastronomikoa eta idazlea, Diario Vasco) eta Edorta Agirre (Kazetari gastronomikoa, Berria).
Jakitea Elkartea betiko sukaldaritza, gure betiko euskal sukaldeak sortutako platerak eta bere tradizioari mantentzen dioten sukaldariak indartzeko eta sustatzeko helburuekin jaio zen. Aurreko helburuei heltzeko oinarria kalitatezko produktuetan hartzen dugu, gure inguruko ekoizleak, Km 0ko produktuak eta jatorrizko produktuak erabiltzen ditugu.
Euskal Herrian oso ondo jaten da, hemen bezala, zaila da betiko sukaldaritzak eskeintzen duen prezioan jaten den kalitatea beste leku batzuetan jatea.